Abenduko Feria Berezia ospatu zuten atzo arratsaldean Urretxuko Gernikako Arbola plazan.
Urtetik urtera indar handiagoa hartzen ari da azoka hau, eta atzo ere baserritar eta herritar ugari bertaratu zen jai giroan animaliak eta landareak ikustera eta zozketetan parte hartzera. Udalaren izenean Angel Erratzu eta Lourdes Beloki zinegotziek hartu zuten parte azokan.
Atzo egin ziren zozketen artean, txahala Sagaspe baserriko Elias Zalduak eraman zuen. Emakume baserritarren artean zozketatzen den saskia berriz, Beain baserriko Marisabel Lizarazuri egokitu zitzaion. Herritarren arten ere hainbat fruta-arbola zozketatu ziren.
Egia da giroak ez zuela gehiegi lagundu eta ilundu bezain laster desagertu ziren azoka bereziko arrastoak Gernikako Arbola plazan. Santa Lutzi feria handiaren atarikoa izan zen atzokoa.
Otamotz.com - Abenduak 2, asteazkena.