Zumarraga eta Urretxuko Santa Lutzi eguneko feria dela eta Renfek Irun eta Zumarraga arteko tren zerbitzua indartuko du bihar.
Renfek jakitera eman duenez, trenen zerbitzua bikoiztuko du eskaera handieneko orduetan, goizeko 9etatik 11etara. Horixe baita, esan duenez, Santa Lutzi eguna gozatzen hasteko jendeak, oro har, aukeratzen duen ordutegia.
Zerbitzu eskaera handiena Billabonatik Zumarragara bitartekoa izaten da. Horregatik tarte horretan ohi baino sei tren gehiago jarriko ditu aurrez aipatutako ordutegian. Goizean zehar Zumarragara joateko zerbitzu berezi horiez gainera, Donostiako aldirietako trenen zerbitzuari egoki iruditu zaio Irun aldera itzultzeko zerbitzua ere indartzea 13:10ean, bidaiari gehien itzultzen den orduetako beharrei erantzuteko.
Zumarraga eta Urretxuko udalek, Santa Lutzi egun honetan garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu dute gainera. Bi herrietan goizean goizetik kotxeak aparkatzeko sortzen diren arazoak ekidin eta bisitariei bidaia erosoagoa egiteko helburuarekin.
Ikusi hemen Santa Lutzi eguneko egitarau osoa.
Bestalde Zumarraga eta Urretxuko udalek www.santalutzi.com web orria jarri dute sarean, azokaren inguruko nondik norako guztiak biltzeko helburuarekin.
otamotz.com - 2008, Abendua, 12