2008-12-13

Santa Lutziko Feria Gaintzuri Ikastetxean

Santa Lutzi feriaren atarian eta aspaldiko egunetan izan dugun giro lardatsa ikusita, errukia ematen digu bertaratuko dituzten behor, zaldi, eta gainerantzeko aziendez pentsatzeak soilik. Badirudi, aurtengo Santa Lutzi feria irudikatzeko eskulanak zintzilikario moduan egitea erabaki genuenean, eguraldia aurrikusi genuela. Gainzurin, Santa Lutzitarako ohiko erakusketa prestatu dugu eta ikusgai dago asteazkenetik, bihar arte, 16:30etik aurrera eskolako sarreran, ikusi ahalko dituzue animaliarik astunenak ere arin airean, haur hezkuntzako ikasleen eskutxoek margotu, apaindu , ebaki eta osatutakoak.

DV - 12.12.08