2008-12-10

Santalutzietako azoka aurkeztu zuten atzo arratsaldean

Urretxu eta Zumarragako udaletako ordezkariek aurtengo Santa Lutzitako azoka aurkeztu zuten atzo arratsaldean Urretxuko udaletxean. Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundian egingo dute aurkezpena hamabietan.

Tradizio handiko azoka da Santa Lutzitakoa. Euskal Herri mailako ganadu feria garrantzitsuenetakoa ere bai. Probintzia guztietatik etorritako ganaduzale, nekazari, baserritar etab.en topalekuak izango dira Urretxu eta Zumarraga larunbatean. Aurtengo Santa Lutzitako azokak dena den, hainbat berrikuntza aurkeztuko ditu pasa den edizioekin alderatuta.

Atzo arratsaldeko prentsaurrekoan udaletako ordezkariek esan zutenez, lehiaketak alboratzeko hautua hartu dute. Hauen ordez sariketei indarra ematea da helburua.

Hartara, lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak desagertu egingo dira eta kalitate maila bat gainditzen duten baserritar guztiek izango dute saria. Iaz fruta, barazki eta errezil sagarraren lehiaketarekin egin zuten proba eta aurten ezti, oilasko, kapoi eta abere sariketen txanda izango da.

Berrikuntzekin jarraituz, abere sariketetan atal berri bat izango da; aurten Euskal Herriko mendietako zaldiaren sariketa ere izango baita. Sariketa berri honen helburua haatik, betiko baserritarrak azokan parte hartzera animatu eta kalitate maila igotzea dira.

Gainerakoan azokaren egiturak berdina izaten jarraitzen du
Urdaneta hiribidea: Zaldi-aziendaren nahiz bestelako abereen feria eta lehiaketa.
La Salle Legazpi ikastetxeko ikastetxeko patioan: nekazaritzako tresnen feria.
Zumarragako trenbidearen gaineko zabalgunean, Urretxuko Iparragirre Kalean eta
Abenida Berrian: eskulanen erakusketa eta salmenta.
Zumarragako Elizkale eta Piedad kaleetan eta Urretxuko Labeaga kalea eta Lizeoko parkean: zenbait produktuen erakusketa eta salmenta.
Euskadi plazan eta Legazpi kalean:
Errezil sagar, fruta eta barazki lehiaketak.
Eskulan, jaki, landare etb. erakusketak eta salmenta.
Idi probak.
Areizaga-Kalebarren plazan:
Oilasko eta kapoi lehiaketak.
Sari banaketak.
Gernikako Arbola plazan:
Barazki, fruta eta ezti lehiaketa.
Euskal herriko jakien salmenta.
Iparragirre plazan: ardo azoka.
Ederrena pilotalekuan:
Herri kirolak.
Pilota partidak

Nork idatzia: otamotz.com - 2008, Abendua, 10