Inguruko baserritarren topagune izango da Urretxuko Gernikako Arbola plaza. Bertan gauzatuko baita gaur, urteroko abenduko feria.
Urretxuko eta inguruko baserritarrak Gernikako Arbola plazan elkartuko dira gaur arratsaldeko hiruetatik aurrera. Baserritarrek beraiek ekarritako abereak izango dira ikusgai. Gainera zozketak ere izango dira. Txekor bat eta lanabes ezberdinak zozketatuko baitira.
Baserritarren topagune
Urretxuko nekazaritza batzordeak urtean bi feria antolatzen ditu. Abendukoa eta martxoan hurrengoa, baserritarrentzat biak. Tradizio luzea dute bi feria horiek Urretxun, mende askokoa. Ohituraz baserritarrek euren artean produktuak saltzeko eta trukatzeko erabiltzen zituzten.
Otamotz.com - 2008, Abendua, 02