2008-12-03

Santa Lutzi ferian sariketak egingo dituzte lehiaketen ordez - Otamotz.com - 2008, Abendua, 02

Iaz barazki eta frutei dagokionean sariketaren formula erabili zuten lehen aldiz eta aurten produktu eta abereen sail guztietara zabalduko dute.

Gertu dago Santa Lutzi feria. Ohi bezala, abenduaren 13an izango da. Berritasun nabarmenena produktu desberdinen ekoizleak eta abeltzainak saritzerako orduan izango da aurtengoan. Lehiaketaren eta sailkapenen formula erabili ordez sariketak egingo dituzte sail denetan, parte-hartzaileen artean lehiakortasunik ez sustatzeko. Iaz hala egin zuten barazkien eta fruten alorretan.

Datorren larunbatean afizionatuen arteko pilota partidak izango dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan, DV Txapelketakoak. 17:00etan hasiko da jaialdia.

Urtero bezala ardo azoka Santa Lutzi bezperan izango da Urretxuko Iparragirre plazan. Arabako hamalau upategik hartuko dute parte oraingoan. Azoka horren baitan lehiaketa ere egingo dute, 20:00etatik aurrera.

Otamotz.com - 2008, Abendua, 02